lunes 28 de junio de 2010

Zaharraz Harro BTT 2010


Eskerrik asko partehartzaile guztiei!!!

jueves 17 de junio de 2010

ZAHARRAZ HARRO BTT 2010







Ekainaren 26an goizeko 10etan, Alde Zaharreko Etxauri plazatik abiatuta, mendi irteera bat burutzea da gure helburua. Zangotraba burokratikoetatik at (bahimenak, aseguruak...), kalea eta gure ingurunea erabiltzeko askatasun aldarrikapena egitea beharrezko dela ikusi dugu.

Irteerak bi atal lituzke:

  • Lehenengo batean denak Alde Zaharreko Etxauri Plazatik Olarizuko zelaietara pelotoi bateratuan egingo genuke Gasteizko kaleetatik. Ikusita zati hau kotxe zirkulazio basatiaren artean garatuko dela eta arrisku apur bat izan genezakeela, tramu honetarako bahimena eskatu da.
  • Hemendik aurrera mendi bizikletan osteratxoa egin nahi dugunak abiatuko ginateke Pagogan mendiaren parajeetan zehar. Ibilbidea markatuta egongo da eta partzelaria eta mendi bideetatik garatuko da oso-osorik Olarizuraino berriz. Mendira igotzea gehiegi suposatzen dion edonorentzako alternatiba xamurrago bat egiteko aukera kontutan hartu dugu ere.
Inskribatzeko partehartzaileei borondatea baino ez zaizue eskatuko (edari-jatekoak eta karteleria gastuak kubritzeko). E-maila eman nahi duzuenek ere, eman zenezakete, honela ibilbidean zehar aterako diren argazkiak deskargatzeko linka igorriko litzaizueke.

Partaide kopurua kalkula dezagun, Ekainaren 26a aurretik zaharrazharrobtt@gmail.com helbide elektronikora e-mail bat igortzea eskertuko genizueke. Bestela, egunean bertan 9etatik 10ak bitartean egin zenezakete.

Amaieran Etxauri Plazara gerturatzen zaretenak edari eta jatekoak izango dituzue prestu!


ANIMA ZAITEZTE!!!
....
.
Tracka
eta informazio gehiago